XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DIONISO - Erne, erne!, neuk oihukatzen dut berriro, Semeleren semeak, Zeusen semeak.

KORUA - O!, o!, jauna, zatoz oraintxe gure korura, o!, Bromio, Bromio!

DIONISO - Astin ezazu lurgaina, o!, jainko astinketa! Lurrikara bat gertatzen da eta poetak astinketa pertsonifikatzen du.

KORUA - Ai!, ai!, laster Penteoren sabaiak astinduta erexalak baizik ez dira izango.

Dioniso jauregian dago, gur egiozue.

Gur degiogu, o!, badakusazue nola deusezten diren zutabeetan euskarritzen diren harrizko sapaldapeak?

Bromio garaipen oihuka ari da etxe barnean.

DIONISO - Irazeki ezazu zuzia tximistak bezala, su emaiozu, su emaiozu Penteoren jauregiari.

KORUA - Ai!, ai! Ez al dakusazu sua?, ez al duzu nabaritzen Semeleren hilobi sakratuaren inguruan behinola tximistak zauritua izan zenean heroisak utzi zuen Zeusen ortotsaren sugarra?